EH2C
Berriak

BH2Ck Hidrogenoaren Ebroko Korridorearen 2. lan-saioa antolatu du

Joan den ostegunean, ekainak 9, Aragoi, Katalunia, Euskadi eta Nafarroa partaide dituen Hidrogenoaren Ebroko Korridorea bildu zen Bilbon.

BH2C ekimen honetako kide aktiboa da, Hidrogenoaren Aragoiko Fundazioarekin, Vall de l’Hidrogen Catalunyarekin, Nafarroako Industria Elkartearekin (AIN), Sodenarekin (Nafarroako Garapen Elkartea) eta SHYNErekin (Spanish Hydrogen Network) batera.

Europa mailako proiektu aitzindari honek hidrogenoaren ekonomiaren balio-kate osoa du partaide, eta tokiko gaitasun teknologiko eta industrialen garapenean oinarrituta, trantsizio energetikoaren erronka lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bihurtzea du helburu.

Aliantzak industrietan, enpresetan nahiz zentro teknologikoetan lan egin, leku batetik bestera bidaiatu eta etorkizun jasangarriari begira energia garbia eta horniduraren bermea behar dituzten 12 milioi pertsona baino gehiago biltzen ditu.

Hidrogeno berriztagarriaren ekoizpenari dagokionez, Hidrogenoaren Ebroko Korridoreak 2025ean 400 MWeko hidrogeno-ekoizpena instalatzea du helburu, 2030ean 1,5 GWera iristeko asmoz; baita 2025erako sorkuntza berriztagarriko 1,5 GW eta 2030erako 6,0 GW sustatzea ere, urtean hidrogeno berriztagarritik eratorritako produktuen (e-metanola, amoniako berriztagarria edo erregai sintetikoak) 250 000 tona ekoizteaz gain.

https://www.linkedin.com/posts/bh2c-asociaci%C3%B3n-923b45233_corredordelhidraejgenodelebro-activity-6940644180465487872-3AEA?utm_source=linkedin_share&utm_medium=ios_app